Peña II.ak ezin izan du irabazi eta txapelketatik kanpo geratu da

Ataria 2026ko maiatzaren 9a

Jon Ander Peña, gaurko partidaren une batean. EITB.COM

Tolosarrak Larrazabalen aurka 22-18 galdu du buruz buruko txapelketaren final-laurdenetako ligaxkaren azken partida.

Ez da posible izan Jon Ander Peñarentzat Larrazabali irabaztea. Labriten jokatutako Buruz Buruko Pilota Txapelketaren partidan 22-18 galdu du tolosarrak. Peña II.ak partida irabazi eta Larrazabalek ez zituen 18 tanto egin behar. Azkenean Larrazabalek gainditu du, eta hau finalerdietan izango da.

 

Peña II.ak final-laurdenetako ligaxkako partidetan lan asko egin du, baina ez du garaipenik lortu. «Tanto mordoak egin ditut, baina partidarik irabaztea ez dut lortu. Pena handiarekin noa, baina nire buruari demostratuta posible dela finalerdietara sailkatzea. Datorren urtean nire mentalitatea beste era batekoa izango da», esan du tolosarrak EITBko egindako adierazpenetan. «Hiru partidetan garaipena ez badut lortu nire akatsengatik izan da. Nire esku egon da hein handi batean. Hausnarketa egingo dugu horren inguruan. Orain ondo etorriko zaizkit oporrak, ekainetik atsedenik gartu gabe egon naiz eta». Tolosarrak lehen aldiz jokatu du final-laurdenetako ligaxka buruz burukoan.

 

Eskualdeko pilotari bakarrak du aukera txapelketan aurrera egin eta finalerdietara sailkatzeko. Iñaki Artola alegiarrak bihar arratsaldean jokatuko du partida Tolosako Beotibar pilotalekuan Zabalaren aurka. Aukerak argi daude: Artolak derrigorrez irabazi egin behar du, eta Zabalak ez du iritsi behar 17. tantora.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!