Haragi gisatu lehiaketa Aner Otxotorenak eta Leire Esnaolak irabazi dute

Ataria 2026ko maiatzaren 9a

Bertako Haragien Azoka egin da gaur, eta Trianguloa plazan, besteak bestek, haragi gisatu lehiaketa egin da.

Haragi erre usainak hartu du Tolosako Trianguloa plaza goiz osoan zehar. Hainbat pintxo dastatzeko aukera izan da, eta postuak ere izan dira haragia saltzen. horrez  gain, haragi gisatu lehiaketa egin da, eta Aner Otxotorena eta Leire Esnaola izan dira irabazleak; Ama jatetxean bi lagunentzako otordua jaso dute sari moduan. Bigarrenak Igor eta Nikole Estankona izan dira, eta horien saria Casa Julianen otordua izan da. Hirugarrenak Magali Estankona eta Eunate Martinez de Rituerto izan dira, eta horientzako saria Iriarte jatetxean otordua izan da. Beste bikote parte hartzaileek ere jaso dute opari bat.

Aurtengoan beste lehiaketa bat ere izan da: plazan bertan zeuden astoaren eta pottokaren pisua asmatzea. Astoren pisua 170,5 kilokoa izan da, eta Alaia Fitzpatrick Agerri izan da sariduna. Pottokarena 91 kilo izan da, eta Amaia Ruiz de Galarreta izan da irabazlea.

Gaur arratsaldean eta bihar azokaren gunea Zumarditxikia izango da. Bertan hainbat food truck daude jarrita, eta kontzertuak izango dira.

Gaur

  • 19:00. Argazki bat behelainoan.
  • 21:30. Jo&Swissknife.
  • 23:00. La Jamba.

Bihar

  • 12.00-16:00. Zumarditxikia: food truck-ak eta kontzertuak.
  • 13:00. Les Cuisiniers.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!