Gehigarria: Ongizatea

Betiko optika, modernizatuta

Ataria 2026ko maiatzaren 16a

Tolosako establezimenduko arduradunak denda atarian.

Ikusmen eta entzumen osasuna integratzen duen Tolosako Kale Nagusiko optikan eraldaketa eman da urte hasieran; teknologia aurreratua eta arreta pertsonalizatua uztartzen dituen zerbitzu profesionala jaso dezakete bezeroek bertan, urtetan establezimenduak izan duen funtsa galdu gabe.

Negozio tradizional askok duten behar bati erantzuten dio Tolosako Kale Nagusian dagoen Harotz Optikaren eraldaketak: funtsa galdu gabe aurrera egiten jarraitzea. Federopticos Tolosa izatera pasa da establezimendua, eta, honenbestez, bai maila profesionalean bai teknologikoan, gero eta zorrotzagoa den ingurunera egokitu da.

Profesional independenteen kooperatiba da Federopticos, eta Tolosako aurreko arduradunen funtsa mantentzen du: gertutasuna eta zorroztasun profesionala. Talde handi baten babesa edukitzeak gaitasun teknologiko handiagoa ematen die, eta, beraz, bezeroen osasun-arreta optimizatzeko produktu hobeak eskaintzeko aukera eman. Berme handiagoarekin, zerbitzu maila altuagoa ematen dute orain.

Azken belaunaldiko teknologia erabiltzen dute diagnostiko zehatzagoak eta pertsonalizatuagoak egiteko. Gaur egun, optikoen lana ez da soilik bista graduatzea, baizik ea ikusmen-sistemak nola funtzionatzen duen ulertzea. Horretarako, besteak beste, adimen artifizialeko aplikazioak erabiltzen dituzte, eta horiekin, ahalik eta gehien aprobetxatzen dituzte dauzkaten baliabideak eta ezagutzak.

Federopticos Tolosan ez dituzte soilik lenteak saltzen, erabiltzaileari egokitzen dizkiote, haren bizimodua, erabilera distantziak, jarrera, fisionomia eta behar zehatzak kontuan hartuta. Berdin egiten dute ukipen-lenteekin ere, eta begi bakoitzera egokitutakoak eskaintzen dizkiote bezeroari. 

Tolosako Kale Nagusian dagoen optika eta audiologia zentroa barrutik.

Nekea, begien lehortasuna edo miopiaren hazkundea dira herritarrek dituzten arazo ohikoenak gaur egun, eta pantailen erabilerak arazo horiek areagotu egin ditu. Horregatik, Federopticos Tolosan ikusmen-terapia ere lantzen dute, errendimendu bisuala hobetzeko tratamendua, alegia. Gainera, orain, entzumena ere integratu dute optikan. Entzumen azterketak, audifonoen egokitzapenak, eta jarraipen pertsonalizatuak egiten dituzte zentroan urte hasieratik. 

Garapen teknologikoa handia izan da arlo honetan. Gaur egun, audifono diskretuekin egiten da lan: ia ikusezinak izaten dira, soinu-kalitate handikoak eta erabiltzaile bakoitzari egokitutakoak. Badira ikusten ez diren audifonoak, ingurunearekin konektatzeko aukera ematen dutenak, eta protesiaren estigma gainditzen laguntzen dutenak. Soluzioak emateko bezainbeste lan egiten dute Tolosako egoitzan prebentzioan. Urtean ikusmen-azterketa bat egiteko gomendioa luzatzen dute profesionalek, aurretiazko arazorik ez badago behintzat. Berdin entzumen errebisioekin ere; prebentzio gisa, pertsona guztiek euren entzumen egoera aztertu beharko lukete, askotan, belarri-barneko zerumen pilaketa bezalako oztopo sinpleek entzumen sistemaren errendimendua murrizten baitute.

Arta pertsonalizatua

Askotariko profiletako bezeroekin egiten dute lan Tolosan, baina arreta berezia jartzen dute haurrengan –miopiaren kontrola ikas dezaten–; pantailen erabileragatik eskakizun handiak dituzten helduengan; eta adinekoengan, ikusmena eta entzumena integratuz.

Federopticos Tolosan azken belaunaldiko teknologia txertatu dute, eta diagnostiko askoz zehatzagoak eta pertsonalizatuagoak egiteko aukera ematen die horrek. Bi zentzumenak modu koordinatuan eta lerrokatuan integratzen laguntzen dute, haurtzaroan zaintza hasita, gero zahartzaroan onurak nabaritu ahal izateko, isolamendutik eta horrek osasunean eragiten dituen ondorio kaltegarrietatik urrunduz.

Baliabide teknologikoak eta ezagutza teknikoak ahalik eta gehien ustiatzea, eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu nagusia Tolosako zentroan. Irakaskuntza, egokitzapena eta jarraipena dira lantaldearen hiru zutabe nagusiak.

Zerbitzu bokazio argia duen, eta etengabeko prestakuntzan diharduen profesional talde kualifikatua topatuko du bezeroak Tolosako Kale Nagusian. Nerea audioprotesistak esperientzia handia du aholkularitza optikoan zein audioprotesikoan; aurretik Hernanin, Errenterian, Irunen eta Andoainen aritu izan da lanean. Laura, berriz, atal optometrikoko zuzendari teknikoa da, eta ikusmen-terapian eta ikusmen baxuan espezializatuta dago, besteak beste. Biak dira Tolosako erreferentziazko pertsonak, baina haiekin batera aritzen dira, besteak beste, Beatriz, Aitor eta Leire, Tolosaldeko herritarrei ikusmen eta entzumen osasun onena eskaintzeko helburuz dihardute.

Bezeroei entzutea, haien egoeraren ebaluazioa egitea, proposamenak luzatzea, eta haientzat egokitutako eskaintza egitea dira lanerako dituzten oinarriak. Lantaldearen konfiantza, azalpenetan ematen duten argitasuna eta ongi aholkatu dietenaren segurtasuna nabarmentzen dute  artatutakoek.

Tolosarrak eta eskualdeko herritarrak Federopticos Tolosara joan daitezke euren bizi-kalitatea zaintzeko. Profesionaltasunarekin, zintzotasunarekin, gertutasunarekin, berrikuntzarekin, gardentasunarekin eta konpromisoarekin egingo dute topo.

Urte hasieratik zentroak bere posizioa indartu du tokiko nortasuna galdu gabe, eta orain, lehen baino are gaitasun handiagoa du eskualdeko bezeroei zerbitzu integrala emateko.

Federópticos Tolosa
Altesa optika eta audiologia

  • Helbidea. Kale Nagusia 12, Tolosa.
  • Ordutegia. 
    Astelehenetik ostiralera: 
    09:30-13:00 / 16:30-19:30.
    Larunbatetan: 
    10:00-13:00.
  • Webgunea. federopticostolosa.com
  • Instagram. @federopticostolosa
  • Telefono zenbakia. 943 67 05 60

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!