Kepa Acero surflariaren 'Kikiribu' dokumentala bihar, Tolosan

Ataria 2026ko maiatzaren 6a

Kimetz dendak antolatuta Kepa Acero surflari getxotarra izango da bihar Tolosan. Kuban egin duen Kikiribu dokumentala ikusi ahal izango da, eta hitzaldia ere eskainiko du.

Kimetz dendak Oxbow surf markarekin elkarlanean irekiko duen pop-up berria inauguratuko du bihar, maiatzak 7, Biltegian (Kale Nagusia 24, Tolosa). Irekierarako gonbidatu berezia izango dute. Kepa Acero izango da Tolosan 19:00etatik aurrera. Getxoko surflariak Kuban egindako Kikiribu dokumentala aurkeztuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!