Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako saioa Bonberenean

Ataria 2026ko maiatzaren 6a

Gipuzkoako Herriarteko txapelketa bere azken txanpan sartu da. Datozen bi asteburuetan izango dira bi finalaurrekoak.

Maiatzaren 9an Oñatiko Gaztelekuan ariko dira Azpeitiko Zaharrak Berri eta Arrasate-Ezkoriatzako Leintz taldeak, eta maiatzaren 16an Tolosako Bonberenean Zumarraga-Urretxuko Zumarraga-Urretxu 1 eta Irungo Txingudi A taldeen txanda izango da.

Finala maiatzaren 30ean jokatuko da Aiako Dema plazan, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean Gipuzkoako eskualde guztietako bertsolariekin poteoa egingo dute, eta ondoren, herri bazkaria egingo dute. Finala 18:00etan hasiko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!