Gazteei zuzendutako astebeteko ikastaroa antolatu du DYAk

Ataria 2026ko apirilaren 30a

DYA elkarteak GazteDYA programa egingo du Tolosan, ekainaren 29tik uztailaren 3ra. 15 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako programa da.

GazteDYA 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako aste bateko programa da, eta helburu nagusia da elkarteak egiten duen jarduna ezagutaraztea. Ekimenaren bidez, gazteei boluntariotzaren balioa eta elkarteak gizarteari egiten dion ekarpena plazaratu nahi dizkiete.

Programa ekainaren 29tik uztailaren 3ra izango da Tolosako kultur etxean, 09:30etik 13:30era, eta doakoa den arren, izena ematerakoan 50 euro ordaindu beharko dira fidantza moduan, eta programa bukatzerakoan dirua itzuliko dute.

Gazteek prebentzio eta segurtasunaren inguruko informazioa jasoko dute. Talde txikietan banatuko dira, eta sorospen eta lehen sorospenerako eta zailtasunen bat duten pertsonei laguntza emateko tekniken oinarrizko praktikak egingo dituzte, DYAk erabiltzen dituen baliabide eta bitartekoak, bere jarduera eremuak eta boluntarioek dituzten zereginak ezagutuko dituzte, eta erreskate simulazioa egingo dute.

«Aste batez DYAko boluntarioek egiten duten lana ezagutzeko aukera emango dugu, eta horrela modu atsegin eta dibertigarri batean errealitate sozialarekin zuzenean harremanetan jarri ahal izango dira. Gainera, benetan beharrezkoak diren osasun ezaguera eta istripuen prebentzioei buruzko informazioa jasoko dute, eta jabetuko dira boluntario izatea aisialdirako aukera oso aberasgarria dela».

Izena eman nahi dutenek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar dute, edo dyagipuzkoa.com helbidera sartu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!