Bueltan da Maiatzeko Doinuak ekimena

Ataria 2026ko apirilaren 29a

Igandean, maiatzak 3, joko duen Arcanum Quartet taldea.

Tolosako Ekinbide Etxeak eta Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak elkarlanean antolatzen duten ekimena da, eta igandean izango da lehen kontzertua.

Tolosako Ekinbide Etxeak eta Musikenek, bosgarrenez antolatu dute Maiatzeko Doinuak zikloa. Emanaldiak Topic-en izango dira igandeetan 12:00etan, eta sarrerek 5 euro balio dute.  Topic.eus webgunean eskuratu daitezke.

Aurten bost emanaldik osatuko dute zikloa, eta azken emanaldia ekainean izango da. Talde guztiak Musikeneko interpretazio klasikoko masterreko ikasleak dira.

Egitaraua

Maiatzak 3

  • Arcanum Quartet. Javier Ronco Gomez eta Enrique Ruiz Izquierdo (biolinak), Agata Garcia Serrano (biola) eta Luis Enrique Rodrigues Noguera (biolontxeloa).

Maiatzak 10

  • Musikene Low Brass Ensemble. Iñigo Ripodas (tronpeta), Marta Garrido (bonbardinoa), Malva Gomez (tronboi baxua) eta Nicolas Parrado (tuba). Ganbera musikan ohikoa ez den instrumentazio baten adierazpen aukerak aztertzen ditu metal laukote honek.

Maiatzak 24

  • BIPaDa. Pablo Sanz eta Daniel Hernandezek osatutako perkusio taldea. Bere jardueran musika garaikidea eta gaur egungo sorkuntza sartzen dira, baita beste estilo eta testuinguru musikal batzuetako obrak ere.

Maiatzak 31

  • Sattva: Javier Jesus Perez Gonzalez (saxofoi sopranoa), Alejandro Javier Galindo Escola (saxofoi altua), Manuel Alen Bellas (saxofoi tenorea) eta Andrea Biasotto (saxofoi baritonoa).

Ekainak 7

  • Hego Haizeak: Ana Cubero (flauta), Alberto Martinez (tronpa), Joaquin Vera (klarinetea), Alazne Egileta (oboea) eta Martin Olmedo (fagota).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!