2026/05/09 09:00 - 23:00
09:00-14:00. Trianguloa plaza: bertako haragi ekoizleen azoka eta dastaketak.
Azoka berezia bi posturen parte hartzearekin: Lizartzako Ueta etxaldea —txekor haragia eta Amezketako Aralar’eko —moxal haragia—.
Txomin Parrilaren eskutik erreketak izango dira, eta 11:00etatik aurrera pintxo eran jan ahal izango dira arkumea burruntzian eta zikiroan, behi-pikaña, saiheskia eta txuleta-txorizoa.
09:30-13:30. Trianguloa plaza: Haragi gisatuaren lehiaketa.
Haur batek eta heldu batek osatutako bikoteentzat.
09:15. Elkartu, lana egingo duten tokian jarri eta materiala jaso.
09:30. Lehiaketaren hasiera. Osagaiak erostera joango dira azokara.
10:00-12:00. Haragi-gisatua kozinatzeko denbora.
12:30. Epaimahaiaren dastaketaren hasiera.
13:30. Sari banaketa
12:00-00:00. Zumarditxikia: foodtruckak eta kontzertuak.
13:00. Marabiyak (Trianguloan hasita)
19:00. Argazki bat behelainoan
21:30. Jo&Swissknife.
23:00. La Jamba.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?