Asfaltatze-lanak egingo dituzte Nafarroa etorbidean

Ataria 2026ko apirilaren 27a

Etorbidea itxita egongo da bihartik maiatzaren 4ra arte, eta lanek eragina izango dute trafikoan; esaterako, zenbait autobus lineatako ibilbideak aldatuko dituzte.

Tolosako Udala Nafarroa etorbidea berritzen hasiko da bihar. Asfaltatze lanak egingo dituzte erdiguneko kalean, eta maiatzaren 4ra arte iraungo dute. Tarte horretan guztian itxita egongo da kalea, eta eragina izango du trafikoan.

Etorbidea ixtearen ondorioz, zenbait autobus lineak ere aldaketak izango dituzte, zehazki, Lurraldebusenek. Autobusak ez dira geldituko Tolosako erdiguneko (Rondilla kalea, San Frantzisko pasealekua eta zezen plazan) autobus geltokietan, eta ibilbide hau egingo dute: Larramendi - Ibaiondo - Santa Klara (autobus geltokia) - Kondeaneko aldapa (autobus geltokia) - Martin Jose Iraola - Paper kalea - Iurreko biribilgunea. Gero, ohiko ibilbidearekin jarraituko dute, Larramendira arte.

Udalak aurreratu du lan horiek sor ditzaketen eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko eskura dituen neurri guztiak hartuko dituela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!