Bedaiorako errepidea konpontzeko lanak egiten ari dira

Ataria 2026ko apirilaren 27a

Bedaioko errepidean egindako beste lan batzuen artxiboko irudia. ATARIA

Lanak joan den ostiralean hasi zituzten, eta hamar egun inguru irautea aurreikusten dute. Hainbat lan egingo dituzte, hain zuzen, bazterrak garbitzea, egoera txarrean dauden zatiak konpontzea eta asfaltatzea.

Bedaiorako errepidea konpontzeko lanak egiten ari dira egunotan. Joan den ostiralean hasi ziren lanean, eta zazpi eta hamar egun artean irautea aurreikusten dute. Obrak iraun bitartean herritarrak erne ibiltzeko ohartarazi dute instituzioek zein bedaiotarrek.

Aurretik ere aritu ziren errepidearen zati bat konpontzen, eta bigarren zatiari ekin diote orain. Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratu ditu lanak, eta hainbat egiteko egingo dituzte, horien artean, errepidearen ertzak garbitzea, egoera txarrean dauden zatiak konpontzea eta, Ugartetik hasita, bidea asfaltatzea.

Konpondu ondoren, errepideko marrak maiatz eta ekain inguruan pintatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!