Usabal Kiroldegiko energia-eraginkortasuna optimizatzeko lanak, azken txanpan

Ataria 2026ko apirilaren 27a

Beroa eta hotza sortzeko sistema hobetzeko lanak egingo ditu Tolosako Udalak datozen bi hilabeteetan.

Tolosako Udalak Usabal Kiroldegiko erabiltzaileei jakinarazi die instalazioetan beroa eta hotza sortzeko sistema hobetzeko egiten ari diren lanak azken txanpan sartu direla. Lan horien ondorioz, hurrengo bi hilabeteetan, deserosotasun batzuk jasan ditzakete erabiltzaileek –zaratak, espazio batzuetako tenperatura-aldaketak, gune jakin batzuen erabilera-murrizketak edo ohiko ordutegietan aldaketak–, baina gogoratu du jarduera horiek beharrezkoak direla Usabal Kiroldegiko energia-eraginkortasuna optimizatzeko, erosotasun termikoa hobetzeko, eta epe ertain eta luzera zerbitzu jasangarriago eta fidagarriagoa bermatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!