2026/05/10 18:00

Kontzertua

Kontzertua
3 taberna, Tolosa
Hit Bound taldearen kontzertua. 2022an jaio zen, Donostia, Azpeitia eta Azkoitiko reggaezaleen elkarlanaren emaitza gisa. Proiektu honetan, 12 Tribu, Tacuma, Agoteak eta Ukabil talde ezagunetako musikariek parte hartzen dute, eta estilo eta esperientzia ezberdinak uztartzen dituzte. Taldeak reggae instrumentala lantzen du, eta haize-sekzio indartsu batek bizitasun eta energia bereziak gehitzen dizkio bere interpretazioei. Haien errepertorioa kanta propioez eta Jamaikako talde ikonikoen bertsio hautatuez osatuta dago, reggaearen tradizio aberatsari omenaldi eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!