Jubenilek sailkapen estropadan hirugarren postua lortu zuten, eta horrela A finalerako sailkatu ziren. Ondoren, final horretan bigarren postua lortu zuten, Ondarroaren atzetik eta Hibaikaren aurretik. Garaipena ez zuten urruti izan, Tolosak 10.20,93ko denbora egin baitzuen, eta Ondarroak 10.19,97koa.
Bere aldetik, infantilak gutxigatik ez ziren sartu B finalean. Sailkapen estropadan guztira hamasei ontzik parte hartu zuten, eta hamaikagarren postuan amaitu zuten. Lehen bostak A finalerako sailkatu ziren, eta 6tik 10era bitarteko ontziak B finalerako.
Azkenik, kadeteek zazpigarren denbora onena egin zuten sailkapen estropadan, eta B finalerako sailkatu ziren. Ondoren, laugarren postuan amaitu zuten B finalean.