Plaza bete du Antton Valverdek

Leyre Carrasco 2026ko apirilaren 12a

Tolofolk jaialdiari amaiera eman diote arratsaldean Antton Valverdek eskainitako emanaldiarekin. Ez da bakarrik igo oholtzara, boskote formatuko kontzertua eskaini baitu, eta bertan izan da Txema Garces tolosarra baxuan.

Tolofolk jaialdia agurtu dute. Aurten seigarren urtea izan du kultura herrikoiari oihartzuna emateko helburu duen egitasmoak, eta guztira sei emanaldiz gozatzeko aukera izan da egunotan. Antton Valverderen kontzertuak itxi du aurtengo edizioa eta arrakasta handiz egin du gainera.

Berdura plaza jendez bete da, eta doinu edota abesti ezagun ugari entzun ahal izan dira emanaldian zehar. Izan ere, Euskal Herriko erreferenteetako bat da Valverde. Urte luzez olerki eta bertso zahar asko musikatu ditu, batik bat, pianoarekin lagunduta.Gaurkoan ere hala igo da oholtzara, eta musikari laukote baten laguntza izan du: Joxan Goikoetxea akordeoiarekin, Txema Garces tolosarra kontrabaxuarekin, Francisco Herrero biolinarekin eta Ivan Carmona biolontxeloarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!