Eguraldi goibelari, musika alaia

Ataria 2026ko apirilaren 11

Tolofolk jaialdiaren barruan Kalepoza kalejira egin dute eguerdian. Plaza Berritik hasi dira, eta, ondoren, kalez kale girotu dute Tolosako Alde Zaharra.

Ostegunean hasi zen Tolofolk jaialdia, eta gaur eguerdian ere izan du eskaintzarik. Kalepoza kalejira egiteko Tolosako Plaza Berrian elkartu eta, lehenengo, hainbat abesti kantatu dituzte Uharteko (Nafarroa) Jota Eskolako kideek. Txistularien txanda izan da segidan, eta haiek ere Plaza Berrian jo dituzte abesti pare bat.

Azkenik, kalejira abiatu dute, eta kalez kale aritu dira Tolosako Alde Zaharra girotzen. Goizekoa ez da, ordea, hitzordu bakarra izango; hain zuzen, arratsaldean ere kalejira egingo du Lasko Txarangak herritarrak Plaza Berrira gonbidatzeko, bertan egingo baitu Deixaas emanaldia Mercedes Peón artista galiziarrak.

Erlazionatuak

Uharteko jotak

Ataria api 11 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!