La Olano 8 Tontor martxa zikloturista igande honetan izango da

Ataria 2026ko apirilaren 14a

Ibilbide luzea eta motza ditu aukeran, eta izena eman daiteke 'Kirolprobak.com' helbidean.

La Olano – 8 Tontor martxa zikloturista igande honetan, hilaren 19an, egingo da. Tolosako Oriako Txirrindulari Eskola da probaren antolatzailea, eta bi ibilbide izango ditu: luzea eta motza. Luzeak 133 kilometro ditu, eta motzak 90 kilometro. Ibilbidearen xehetasun guztiak, mapa eta profila Oriakotxe.com webgunean jaso daitezke.

Irteera eta helmuga Usabalgo kiroldegiaren parean izango dira, eta bi ibilbideetako parte hartzaileak 08:30ean abiatuko dira. Gipuzkoako errepideetan zehar egingo da proba, eta errepidea trafikora zabalik egongo denez, partaideek indarrean diren zirkulazioko arauak errespetatu beharko dituzte. Izen ematea Kirolprobak.com webgunearen bidez egin behar da. Probaren egunaren aurretik federatuentzako prezioa 40 eurokoa izango da eta ez federatuentzat, berriz, 55 eurokoa. Egun berean, federatuentzat 45 eurokoa da eta ez federatuentzat 60 eurokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!