TAKeko jubenilak Gipuzkoako Txapelketako eta Ligako irabazleak

Ataria 2026ko apirilaren 10a

TAKeko jubenil, kadete eta infantil mailako hainbat arraunlari.

Asteburu honetan jokatuko dira bateletako Euskadiko Txapelketak Sestaon.

Orain gutxi jokatu ziren bateletako Gipuzkoako Ligako azken jardunaldia eta Gipuzkoako Txapelketa. TAKeko ontziak maila onean aritu ziren, eta emakumezko jubenilak liga zein txapelketa bereganatu zuten. Bigarren ontzi bat ere izan zuten ligan maila horretan emakumezkoetan, Tolosa B, eta horrek bosgarren postua lortu zuen.

Gipuzkoako Ligan, infantil mailako emakumezkoak 14. postuan amaitu zuten. Kadeteetan, emakumezkoetan Tolosa Ak bigarren postua lortu zuen, Tolosa Bk laugarren, Tolosa Ck bederatzigarren eta Tolosa Dk 17. postuan; gizonezkoak bederatzigarrenak izan ziren. Gipuzkoako txapelketan emakumezkoen taldeak aritu ziren, eta infantil mailan zazpigarren postua eta kadeteetan hirugarren postua lortu zituzten.

Euskadiko Txapelketak

Asteburu honetan jokatuko dira bateletako Euskadiko Txapelketak, eta TAK klubeko hiru ontzi joango dira Sestaora arraunean egitera. Hirurak emakumezkoen taldeak izango dira, eta infantil, kadete eta jubenil mailatan ariko dira.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!