Igarondo Urpekoak hegats igeriketako igerilariek lau domina lortu dituzte

Ataria 2026ko apirilaren 1a

Elxen jokatu berri da hegats igeriketako erkidegoen arteko Espainiako Txapelketa. Euskadiko selekzioarekin Igarondo Urpekoak taldeko bost kide lehiatu dira.

Irati Lakunzak hiru domina lortu ditu, bi urrezkoak 200 eta 400 metro eskafandran eta zilarrezko bat 100 metro eskafandran. Emaitza horiek udaran Korean jokatuko den Munduko Txapelketarako txartela ematen diote. «Oso emaitza onak Iratirentzat», azaldu du klubak.

Haizea Izagirrek brontzezko domina lortu du 200 metro ur gainekoan, eta bosgarren postua 100 metro ur gainekoan. Maite Gibelaldek seigarren egin du 50 metro apnea eta 100 metro eskafandran bere denborak hobetuta. Nora Kamiok 200 metro ur gainekoan eta Sara Goenagak 800 metro ur gainekoan Euskadiko selekziorako puntu esanguratsuak lortu zituzten. Bestalde, Igarondo Urpekoak taldekoek 4x100 metro ur gainekoan laugarren postua lortu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!