Tomateen inguruko tailerra Tolosako Baratze Parkean

Ataria 2026ko apirilaren 1a

Apirilaren 13an egingo dute, 18:00etatik 19:30era.

Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azaltzeko tailerra antolatu dute Tolosako Baratze Parkean. Apirilaren 13an egingo dute 18:00etatik 19:30era, eta baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daiteke bertara. 

Furgobaratza ekimenaren barruko tailerra izango da, eta oraingo honetan, tomateen landaketa distantzia, zaintza eta tratamenduen ingurukoak aipatuko dituzte. Gainera, parte hartzaileek, tomate landareak jasoko dituzte oparitan. Ohiko zerbitzua ere emango dute egun horretan Tolosako Baratze Parkean.

Aurrera begirakoak

Furgobaratza zerbitzu ibiltaria da, tutoretza eta produktu ekologikoen salmenta eskaintzeko sortua. Aisialdirako baratze eremu publikoetan zehar mugitzeko sortu zen, baina baita mota ezberdinetako ekitaldi zein azoketan baratzegintza eta lorezaintza ekologikoa sustatzeko ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!