Zortzi domina lortu dituzte Alpino Uzturrekoek Espainiako Txapelketan

Ataria 2026ko martxoaren 30a

Alpino Uzturre taldeko kideak Espainiako Txapelketan. ALPINO UZTURRE

Alpino Uzturreko zazpi eskiatzailek parte hartu dute iraupen eskiko Espainiako Txapelketan, eta guztira zortzi domina lortu dituzte.

Gizonezkoen absolutu mailan Imanol Rojok distantziako proban bigarren egin zuen. Maila horretan Harkaitz Lavega 36.ena izan zen distantzian eta 25.ena esprintean, eta Igor Aranburu 40. distantzian. Gizonezkoetan, Iker Aranburuk 14 urtez azpikoetan bigarren postua lortu zuen bai distantzian eta baita esprintean ere.

Absolutu emakumezkoetan, June Aranburuk distantziakoan seigarren egin zuen eta bosgarren esprintean; 18 urtez azpikoetan bi probatan bigarren egin zuen. Magali Lekuek distantziako proba ez zuen amaitu, eta 9. egin zuen esprintean, hirugarren izanik 18 urtez azpikoetan. Libe Currasek bi domina lortu zituen 16 urtez azpikoetan, brontzezkoa distantzian eta zilarrezkoa esprintean.

Espainiako Kopan lau domina

Espainiako Txapelketa baliatu dute Espainiako Kopako dominak emateko. Gizonezkoen Master 1 kategorian bi domina lortu zituzten Alpino Uzturrekoek, Harakaitz Lavegak urrezkoa eta Igor Aranburuk brontzezkoa. Emakumezkoen 18 urtez azpikoetan June Aranburuk zilarra lortu zuen, eta 16 urtez azpikoetan Libe Currasek urrezkoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!