Peña II.a biharko aurkezpenean izango da

Ataria 2026ko martxoaren 30a

Pilotari tolosarrak Buruz Buruko Txapelketaren kanporaketa aurrekoa irabazi dio Mariezkurrena II.ari.

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta bihar egingo den Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da. Guztira 172 pilotakada egin zituzten partidan, eta tolosarrak 14 tanto egin eta 5 galdu zituen, eta Mariezkurrena II.ak 2 tanto egin eta 8 galdu zituen.

Buruz Buruko Txapelketaren hurrengo partida larunbatean jokatuko du Peña II.ak Zarautzen. Final-zortzirenetako neurketa izango da eta zehaztu gabe dago zein izango den aurkaria. Biharko aurkezpenera itxaron beharko da hori jakiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!