2026/04/26 18:00

Kontzertua

Kontzertua
3 taberna, Tolosa
Arima Soul taldearen kontzertua. 2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitz, artistikoki Makala DJ bezala ezaguna, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Bere proposamenak Soul, R&B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Bere errepertorioan batez ere euskaraz abestutako konposizio propioak daude, baina baita Marie «Queenie» Lyons, Gil Scott-Heron, Prince eta beste artista batzuen bertsioak ere. Zuzeneko hau laukote moduan egingo dute, ahotsa, baxua, gitarra eta bateriarekin.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!