Bizikletaren mekanika ikastaroa, Tolosan

Ataria 2026ko martxoaren 21a

Tolosako Zumardia elkarteak, Tolosaldeko Gurpilgunearekin elkarlanean, bizikleta mekanikaren inguruko ikastaroa antolatu du. Prestakuntza bost saiotan banatuko da, asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara: martxoaren 25ean eta apirilaren 1ean, 15ean, 22an eta 29an.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, info@gurpilgunea.com  helbidera mezua bidalita eta bertan norberaren telefono zenbakia adierazita. Denera 10 euro ordaindu beharko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!