'Ulhaintsaren negarra' liburuaren aurkezpena eta errezitaldia martxoaren 26an

Ataria 2026ko martxoaren 19a

Jon Garmendia liburua eskuartean duela. MAIALEN ANDRES / FOKU

Jon Garmendia Txuria idazleak aurkeztuko du poesia liburua, Ortzi Oihartzabal Euskadiko Orkestrako biolin-jolearen laguntzarekin.

Lizardi Elkarteak emanaldi berezia antolatu du martxoaren 26rako. Esne Beltza taldearen letragile den Jon Garmendia Txuriak bere Ulhaintsaren negarra liburua aurkeztuko du, baina ez da aurkezpen soila izango, errezitaldia izango baita. Ortzi Oihartzabal Euskadiko Orkestrako biolin-joleak girotuko du Txuriaren olerki errezitatzea.

Egileak Ulhaintsaren negarra liburuan bere bizitzako hainbat gorabehera hartu ditu inspirazio-gai, gure herriko hainbat jenderen ibilbidearekin ere bat egiten dutenak: ihes egin beharra, ezkutuan bizitzea, espetxea, deserria, oroimina... Horiek horrela, errezitaldi musikatuan Jokin Aranalde errefuxiatu ohiak ere parte hartuko du, eta Martxelo Otamendik gidatuko du saioa.

Errezitaldi-musikatua martxoaren 26an, osteguna,  izango da 19:00etan, Tolosako kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!