Adifek zuhaitzak moztu eta belar-sastrakak kenduko ditu Tolosan, astelehenetik aurrera

Ataria 2026ko martxoaren 19a

Astelehenean hasiko dira lan horiekin, eta gauez egingo dituzte, trenen zirkulazioarekin bateraezinak direlako, katenariaren tentsioa moztu behar baita.

Astelehenetik aurrera, eta bi hilabetez, Tolosako trenbidearen ertzak garbitu, moztu eta sastrakak kenduko ditu Adif enpresak, Burdinbide Azpiegituren Kudeatzaileak. Trenbidearen segurtasuna bermatzeko eta suteak saihesteko egiten dituen ohiko lanak dira.

Tolosako geltoki nagusiaren eta apeaderoaren arteko lubakiaren ezaugarriak direla eta, lanak 00:00etatik 05:00etara egingo dituzte, asteartetik larunbatera arteko gauetan. «Guztiz ezinezkoa da egunez egitea, ez baitira bateragarriak trenen zirkulazioarekin eta katenarian tentsioa moztea eskatzen baitute», azaldu du Adifek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!