Alpino Uzturrekoak maila onean Euskal Herrikoan

Ataria 2026ko martxoaren 18a

Alpino Uzturre taldeko June Aranburu Euskal Herriko Txapelketan. ALPINO UZTURRE

Iraupen eskiko distantziako skating modalitateko Euskal Herriko Txapelketa izan zen jokoan asteburuan Larra-Belaguan, eta bertan parte hartu zuten Alpino Uzturre taldeko kideek.

Emakumezkoetan June Aranburu hirugarren izan zen, eta gizonezkoetan Igor Aranburuk 11. postuan amaitu zuen. Gazteetan, emakumezkoetan Libe Currasek lehen postuan bukatu zuen, eta Inge Arinek seigarren; gizonezkoetan, Iker Aranburuk 9. postuan eta Lizar Erguinek 11.ean.

Eskolarteko Gipuzkoako txapelketa ere izan zen jokoan. 12 urtez azpiko mutiletan Harri Otaegik lehen postua lortu zuen, eta 14 urte azpikoetan Iker Aranburuk lehenengo postua eta Lizar Erguinek bigarrena. 16 urtez azpiko nesketan, Libe Curras izan zen lehenengoa, Sara Eskisabel bigarrena eta Inge Arin hirugarrena.

Rojo, Munduko Kopan

Larunbatean Imanol Rojo tolosarrak iraupen eskiko Munduko Kopako 50 kilometroko proban parte hartu zuen Oslon, eta 35. postua lortu zuen. Einar Hedegart irabazlearengandik 4.20ra iritsi zen Rojo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!