Udaberri Dantza Taldeak Ibizara eramango ditu euskal dantzak

Ataria 2026ko martxoaren 16a

Udaberri Dantza Taldearen artxiboko irudia.

Tolosako dantza taldeak elkartruke berezia egingo du Ibizako Sant Josep de sa Talaia Folklore Taldearekin larunbatean.

Udaberri Dantza Taldeko eta Ibizako Sant Josep de sa Talaia Folklore Taldeko dantzariek elkartruke berezia egingo dute datorren larunbatean, hilak 21. Tolosako dantzariek euskal dantzak eramango dituzte Ibizara.

Ibizako taldea 1980. urtean hasi zen herriko jaiak berreskuratzen, eta nagusiengandik ikasitakoa gazteei transmititzen. Geografikoki Mediterraneo eremukoak izan arren, haien dantzek zerikusi gutxi dute Menorca, Mallorca, Levante edo Kataluniako folklorearekin; nortasun propio eta bereizgarria dute. Elkartrukearen helburu nagusia bi herrien arteko zubiak eraikitzea dela esan du Udaberrik: «guk hango kultura eta dantza bereziak bertatik bertara ezagutzea, eta beraiek ere gurearen berri izatea. Gainera, hau bide luze baten hasiera besterik ez da, aurrerago Ibizako dantzariak izango baitira gure lurrak bisitatuko dituztenak, elkartruke honi jarraipena emateko». 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!