Inauterietako Mozorro Lehiaketa 2026

Giro bikaina Mozorro Lehiaketako sari banaketan

Ataria 2026ko martxoaren 16a

ATARIAk urtero bezala Mozorro Lehiaketa antolatu zuen inauterietan, eta ostiralean egin zuen sari banaketa Tolosako 3 tabernan.

Giro bikainean joan zen Inauterietako Mozorro Lehiaketako sari banaketa. Tolosako 3 tabernan izan zen, eta sari banaketa egitearekin batera, lehiaketan parte hartu duten argazkien erakusketa ikusi ahal izan zen. Bertan izan ziren irabazleak; Amiano dendako zaldiko maldikoa mozorroaren ordezkariek Nekaturreko edozein ostatutan erabiltzeko 90 euroko opari txekea jaso zuten, Auzokoen patioa mozorrokoek Baliarraingo Zartagi jatetxean bi pertsonarentzat otordua jaso zuten, eta Berdura plazako bigarren eskatzian mozorrokoek Casa Eceizaren  produktuez osatutako kaxa etxeratu zuten. Erakusketara bertaratu zirenek argazkia etxera eramateko aukera izan zuten, hala ere, oraindik ere badago aukera: parte hartzaileren batek bere argazkia etxera eraman nahi badu ATARIAren egoitzatik pasa dadila (San Esteban 20).

Zorionak guztiei, eta eskerrik asko ATARIAk harpidedunen eta eskualdearen babesa eskertzeko antolatutako ekimen honetan parte hartu duten guztiei ere. Eskerrak ere Nekaturri, Zartagiri eta Casa Eceizari, eta nola ez, 3 tabernari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!