Foru Aldundiko kideak izan dira gaur, Tolosako Txokolatearen Museoan

Ataria 2026ko martxoaren 10a

Armintz Gorrotxategi, Andu Martinez de Rituerto, Rafa Gorrotxategi, Azahara Dominguez, Libe Otegi eta Joanes Gorrotxategi.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek esan du museoa «ondare gastronomikoa egungo joerekin bat datorren turismo-esperientzia bizia bihur daitekeenaren adibide» dela.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Dominguezek, eta Turismo zuzendariak, Libe Otegik, Tolosako Txokolatearen Museoa bisitatu dute gaur, Tolosako alkate Andu Martinez de Rituertorekin batera. Diputatuak esan du bisitarekin Rafa Gorrotxategi gozogilearen «lan handia» goraipatu nahi izan dutela, «izan ere, 100 urte baino gehiagoko familia-tradizioa mantentzen du txokolategintzan, eta arlo horretan erreferente argia da. Halaber, lurraldean sakon errotuta dagoen tradizio batek bere esentzia galdu gabe nola eboluzionatu dezakeen erakusten duen adibide ere bada». Gehitu du museoa ez dela soilik iraganari begiratzeko espazio bat, «belaunaldiz belaunaldi transmititutako artisau-jakintzak gaur egun ere balio ekonomikoa, kulturala eta turistikoa sortzen jarraitzen duela ulertzeko aukera ere bada».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!