Alpino Uzturreko Jokin Uribetxeberria mendi korrikalari legazpiarra hil da

Ataria 2026ko martxoaren 7a

Jokin Uribetxeberria iazko Zegama-Aizkorri lasterketan. GOIERRIKO HITZA

Korosti mendira bidean hil da eta anbulantzia bat inguratu den arren, ezin izan dute suspertu.

Alpino Uzturre taldeko Jokin Uribetxeberria mendi korrikalari legazpiarra hil da gaur goizean, Gorostiaga (Korosti) mendira bidean, Mataburros izenarekin ezagutzen duten aldapa pikoaren inguruan. Osasun zerbitzuak noranahiko ibilgailu batean igo dira paraje horretara, baina ezin izan dute erreanimatu.

Orain lau bat urte sartu zen Uribetxeberria Tolosako Alpino Uzturre mendi lasterketa taldean. Urtarrilean aurtengo taldearen aurkezpena egin zuten, eta bertan izan zen. Aurreko astean Cangasen (Asturias, Espainia) lasterketa izan zuen, eta urtero bezala mendi denboraldian murgilduta zebilela azaldu du taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!