Hamasei domina Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2026ko martxoaren 6a

Tolosa CF Atletismo taldekoek hamasei domina lortu dituzte 18 eta 20 urtez azpiko pista estaliko Gipuzkoako Txapelketan. «Gure atletak bikain aritu dira eta gainera askok marka pertsonala ere egin dute», azaldu dute klubeko arduradunek. 

Urrezko dominak bederatzi izan ziren eta ondorengo atletek lortu zituzten: Aitana Aierbe (800m), Maddi Altolagirre (pertika, marka pertsonalarekin), Eñaut Arostegi (800m, marka pertsonalarekin), Xabat Insausti (60m hesiak, marka pertsonalarekin), Joanes Valencia (pertika), Ane Alonso (200m), Idoia Arrospide (1.500m), Jon Urkizar (800m, marka pertsonalarekin) eta Ekhi Civico (1.500m, marka pertsonalarekin).

Zilarrezko dominak, berriz, lau izan ziren eta ondorengoek lortu zituzten: Maialen Zabala (1.500m), Nagore Gabarain (60m), Maier Etxabe (200m, marka pertsonalarekin) eta Laia Azpilgain (luzera jauzia). Brontzezkoak hiru domina izan ziren: Zihara Altuna (60m eta 200m) eta Xabat Urkiola (1.500m, marka pertsonalarekin).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!