Mirua taldearen 'Morroxko' kantaren bideoak jaso du Gaztearen bideoklip onenaren saria

Ataria 2026ko martxoaren 6a

Saridunen taldeko argazkia. Iturria: Gaztea

Gaztea irratiak Gaztea Sariak banatu zituen atzo, Bilboko Euskalduna jauregian. Tolosako taldeak bideoklip onenaren saria jaso zuen.

Tolosako Mirua taldearen 'Morroxko' bideoak jaso zuen atzo Bilboko Euskalduna jauregian banatu ziren Gaztea Sarietako bideoklip onenaren saria. Taldeko Mattin Zeberio Larrazak zuzendu zuen bideoklipa.

Sariak

  • Artista berri onenaren saria: Naxker taldea.
  • Bideoklip onenaren saria: Mirua taldearen Morroxko.
  • Zuzeneko onena: Gorka Urbizu.
  • Ikuskizun onenaren saria: ZETAKen Mitoaroa
  • Disko onenaren saria: Merina Grisen Zuloa.
  • Abesti onenaren saria: Gorka Urbizuren Zilarra.
  • Artista onenaren saria: Janus Lester.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!