Alpino Uzturre taldekoen emaitza oso onak

Ataria 2026ko otsailaren 26a

Asteburuan iraupen eskiko Euskal Herriko txapelketak jokatu dira Belaguan, eta emaitza oso onak lortu dituzte Alpino Uzturre taldeko kirolariek.

Larunbatean, esprint klasiko lasterketa izan zen, eta igandean distantziako txapelketa klasiko estiloan, 10 kilometrokoa edo 7,5 kilometrokoa adinaren arabera.

Absolutu mailan esprintean June Aranburu hirugarrena izan zen eta Magali Azkue laugarrena. Distantziakoan June Aranburuk beste hirugarren postu bat lortu zuen. 16 urtez azpiko mailan esprintean Libe Curras izan zen irabazlea eta Inge Arin bigarrena, eta distantziakoan Libe Currasek garaipena lortu zuen. Azkenik, 14 urtez azpiko mailan Iker Aranburuk zortzigarren postua lortu zuen esprintean. Absolutu kategorian, distantziako proban master mailako Igor Aranburu 9. izan zen eta Harkaitz Lavega 11. Lavegak ere 11. postua lortu zuen esprintean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!