Paper kaleko bulegoaren ateak zabalik ditu Canorlanek, Tolosaldean teknologiaren arloan erreferente den enpresak. 40 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Canon markaren banatzaile ofiziala da Gipuzkoan, eta enpresei zein norbanakoei irtenbide fidagarriak eskaintzen dizkie.
Produktuen eskaintza zabala eta kalitatezkoa dute: gailu elektronikoak eta osagarriak, funtzio anitzeko inprimagailuak, bulegoetarako eskanerrak… Betiere, errendimendua eta iraunkortasuna bermatzeko arretaz aukeratutako ekipoak. Baina Canorlanen balioa harago doa: salmentatik instalaziora eta mantentze-lanetaraino, zerbitzu osoa eskaintzen dute.
Tolosako bulegoa esperientzia handiko lan-talde batek kudeatzen du, bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako aholkularitza pertsonalizatua eskainiz. Helburua argia da: enpresa edo etxe bakoitzeko sistema informatikoek ahalik eta eraginkortasun eta segurtasun handiena izatea.
Horretarako, teknikari-talde trebatu batek laguntza tekniko jarraitua eskaintzen du: sareen konfigurazioa, ekipoen eguneraketa edo ordezkapena, datuen lekualdatzea, segurtasun-kopiak eta software-irtenbide pertsonalizatuak. Urteetako esperientziari esker, Canorlanek bezero bakoitzaren eguneroko jarduna optimizatzen laguntzeko konponbide eraginkorrak garatu ditu.
Enpresa txiki, ertain zein handiei, administrazioei eta partikularrei zuzendutako zerbitzu integral eta pertsonalizatua du. Behar bakoitzari irtenbide zehatza ematea eta gorabeheren aurrean erantzun azkarra bermatzea dira haien konpromiso nagusiak.
Canon bezalako marka sendo baten bermearekin, Tolosaldeko herritarren ondoan lanean jarraitzeko asmo irmoa du aurrerantzean. Teknologia eguneratu, aholkularitza profesionala eta arreta hurbila bilatzen dituztenek Paper kaleko bulegoan dute hitzordua: konfiantzazko zerbitzua, gertutik eta berme osoz.
CANORLAN
- Helbidea.
- Paper Kalea, 9-11. Tolosa.
- Ordutegia.
- Astelehenetik ostiralera: 08:00–13:30; 14:30–18:00.
- Telefonoa.
- 943 65 33 80.
- E-posta.
- Webgunea.
- Canorlan.com.