Tolosa CF Atletismoko 40 atleta izan ziren larunbatean Donostiako belodromoan pista estaliko 16, 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko txapelketetan. Atleten laurdenak dominak lortu zituzten, eta «espedizio urdinarentzat altxor ona» lortu dela esan du klubak.
Urrezko bi domina eskuratu zituzten, Eneko Zubiak pisuan 12,78 metroko jaurtiketarekin, eta Eñaut Arostegik 1.500 metrotan 4.21.37ko markarekin. Zilarrak lau izan ziren: Maddi Altolagirre pertikan 2,85eko jauziarekin, Xabat Insausti 60 metro hesietan 8,60rekin, Aitana Aierbe 800 metroetan 2.17,81ekin eta Jon Urkizar 1.500 metroetan 3.59,34rekin. Brontzezko dominak beste lau: Joanes Valencia pertikan 3,50ekin, Maialen Zabala 1.500 metroetan 4.54,82rekin, Ekhi Civico 1.500 metroetan 3.59,01rekin eta Beñat Iraola 1.000 metroetan 2.46,09rekin.
Otsail hasieran jaurtiketa luzeen Euskadiko Txapelketan Maddi Zubiak disko jaurtiketan brontzea lortu zuen 30,74 metroko jaurtiketarekin, eta bere marka pertsonala egin zuen. Pista estaliko Euskadiko Master Txapelketan Iraitz Pikabeak pisuan brontzea lortu zuen 7.63rekin.