Inauterien ondorena 26

Iurreamendi egoitzara iritsi dira inauteri doinuak

Leyre Carrasco 2026ko otsailaren 22a

Piñata igandea ari dira ospatzen, eta goizean, Poca Tripa txarangak emanaldia eskaini dute Iurreamendi egoitzan.

Festak ez du etenik Tolosan, eta ohi moduan, piñata igandea dute gaurkoa. Inauterien ondorengo igandean ospatu ohi dute, eta aurten ere egun osoko festan murgildu dira tolosarrak. Goizean, esaterako, Poca Tripa txarangako kideak izan dira Iurreamendi egoitzan. Beste urte batzuetan bezala, egoitzako kaperan eskaini dute emanaldia. Inauteri doinuak entzutearekin batera saltoka hasi dira bertan esperoan zeuden guztiak. Batzuk mozorrotzera ere animatu dira, gainera. Festa giroa nagusi izan da goizean, eta arratsaldean ere ez da faltako. Suzko zezenak hartuko ditu Tolosako kaleak, 19:00etan hasita, plaza Zaharretik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!