Atzo iluntzean gizonezko batek 28 urteko emakumezko bat hil eta beste bat larri zauritu zuen Sarrigurenen (Nafarroa). Gizonezkoak labanaz eraso zion bere bikotekideari, eta, larrialdi zerbitzuak bertara joan direnean bizirik bazen ere, ezin izan dute emakumea suspertu. Euskal Herrian aurten gertatu den lehenbiziko hilketa matxista da.
Erailketa matxista salatzeko Tolosako Asanblada Feminista kalera aterako da astelehenean, hilak 23. 19:00etan egingo du elkarretaratzea Trianguloa plazan.