Udaberri dantza taldearen emanaldi berezia

Ataria 2026ko otsailaren 20a

Kataluniako dantza taldea, 2012. urtean Tolosan.

Kataluniako Esbart Sant Marti de Torrelles dantza taldearekin batera egingo du emanaldia, bihar larunbata, Plaza Berrian.

Kataluniako dantza taldea larunbat eguerdian iritsiko da Tolosara, eta 17:30ean Tolosako Plaza Berrian egingo du emanaldia Udaberriren ikastaroetako haur eta gaztetxoekin batera. Igandean, berriz, herria ezagutuko dute. Udaberri dantza taldea, berriz, ekainaren 5ean joango da Torrelles de Llobregatera.

Kataluniako dantza taldeak aurten 60 urte bete baditu ere, aspaldikoa da Udaberrirekin duen harremana. 2005ean egin zuten lehen elkartrukea Udaberrik eta Esbart Sant Martik. Tolosako Babarrun festa zela eta etorri ziren kataluniarrak dantzara, dantzari tolosarrek, berriz, Torrelles de Llobregateko Gerezien jaian dantzatu zuten. Ordutik, 2012an eta 2017an ere elkartu dira.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!