Gizon bat atxilotu dute Tolosan emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Ataria 2026ko otsailaren 18a

Ertzaintzak urtarrilaren hasieran Tolosan gertatutako sexu-erasoa argitu duela esan du, eta gizon bat atxilotu du emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Barne Sailaren arabera, emakumeari aurretik lana eskaini zion eta gero eraso egin zion establezimenduko garbitzaile gisa lanean ari zela.

Ertzaintzak argitu duenez, joan den urtarrilaren hasieran, 38 urteko gizon batek Tolosako ile-apaindegi bateko garbitzaile gisa lana eskaini zion 44 urteko emakume bati. Lan-baldintzak negoziatu ondoren, gizonak establezimenduraino eramango zuela esan zion emakumeari. Iritsi zirenean, emakumeari sexu-erasoa egin zion eta erasoa isilean gordetzeko derrigortu zuen.

2026ko otsailaren 16an, biktimak salaketa jarri zuen Ertzaintzan, eta handik egun batera inplikatua Tolosako Rondilla kalean atxilotu zuten sexu-erasoaren delitua leporatuta. Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten, eta gaur, asteazkena, jarri dute epailearen eskuetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!