Peña II.a finalerdietako ligaxkan egongo da, bigarren mailako txapelketan

Ataria 2026ko otsailaren 17a

Hil ala biziko partida jokatu du tolosarrak etxean, gaur arratsaldean. 22-20 irabazi diete Salaberria-Gaskueri, Salaverri II.a atzean zuela. Presio handiko partida izan da.

Bigarren mailako txapelketan bizirik jarraitzen du Jon Ander Peñak, naiz eta bera lehen mailako pilotaria izan. Horrek presio handia eragiten du, eta tolosarrak jokatu duen partida horren isla izan da. Bai ala bai irabazi nahi zuen, eta partida amaieran bota duen garrasiak hori erakutsi du.

Ez da partida erraza izan. Hasieran atzetik jarri dira gorriak. Gaskue agintzen hasi da, eta Salaberriak tantoa amaitzen asmatu du. Ondoren Peña II.a hasi da pilota luzatzen, eta aurrean gauzak hobeto egin ditu. Partida irauli dute. Dena amaitu zela zirudienean, Gaskuek berpizkunde bat izan du, eta markagailua estutu dute, 20nako berdinketa jarriz. Peña II.ak hor erakutsi du bere nagusitasuna, pilotari beste abiadura bat sartuz, beste hiru pilotariak oso nekaturik zeuden bitartean.

Garaipen honekin Peña II-Salaverri II.a hurrengo asteburuan hasiko den finalerdietako ligaxkan egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!