Inauterien ondorena 26

Azken hondarraren esperoan

Ataria 2026ko otsailaren 18a

Erraldoiak eta buruhandiak Leidorren izango dira, Piñata igandean.

Piñata igandean musika izango da protagonista Tolosako hainbat txokotan. Bertan behera geratutako Aiz-Orratz elkartearen haur danborrada larunbatean egingo dute.

2026ko inauteriek ia-ia emateko zuten guztia eman dute, baina, hala ere, festarako hondarren bat geratzen da oraindik orain.

Ohikoa den moduan, aste amaieran Piñata igandea ospatuko dute inauterizaleek. Baina aurretik, ohikoa ez den moduan, larunbatean Aiz-Orratzen haur danborrada ibiliko da Alde Zaharreko kaleetan barrena.

Aurtengo inauterietan mozorroekin batera protagonista bat izan da Tolosan: euria. Izan ere, festara gonbidatua ez izan arren, barru-barruraino sartu da. Ostegun Gizenean atsedena eman bazuen ere, gainerako egunetan presente egon da. Hala ere, egitarauan txertatuko ekitaldi gehienak aurrera eramatea lortu badute ere, Zaldunita bezperan egin gabe geratu zen haur danborrada. Honela, Aiz-Orratz elkarteak egunean bertan erabaki zuen danborrada otsailaren 21era, larunbatera, atzeratzea: 17:00etan izango da eta Alde Zaharreko kaleetan egingo dute.

Piñata igandea

Bestalde, datorren igandean 11:00etan emango diote hasiera Piñata igandeari. Ordu horretan bertan, Iurreamendi egoitzan, Poca Tripa txarangak emanadia emango du. Eta ordu erdi beranduago, 11:30ean, musika eskolatik Eduardo Mokoroa udal musika eskolako ikasleen banda aterako da eta Tolosako kaleetan ibiliko da. Segidan dantzarako unea iritsiko da: Zerkausian latindar dantzak izango baitira. Eta babesean ibiltzea nahiago duenak Leidor aretoan izango du horretarako gune aproposa. Leidorreko kontzertuan Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, musika eskolako ikasleak eta The Herrikide's musika taldea ariko dira.

Arratsaldeko lehen orduetan inauteriek atseden hartuko dute, eta azken-azken emanaldia 19:00etan izango da; orduan, Plaza Zaharretik abiatuta, suzko zezenak ibiliko dira txikienen gozamenerako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!