Asteartita 26

Prozesioan 2027ko inauterietara

Ataria 2026ko otsailaren 17a

Euri lanbroa izan da goiz osoan zehar Asteartita egunez, baina beldurrik gabe tolosarrak beste behin atera dira kalera azken asteotan prestatutako mozorroak harro erakustera. Erakutsi bakarrik ez baita barruan sentitu soinean daramatena ere: kabaret dantzariarena, dinosauro ehiztariarena, Elkanoren lurreratzearena, urtebetetze festarena, Trumpena, pailazoarena...

Txarangek Asteartita egunari doinuak jarri, eta inauterizaleen gozamenerako kalez kale ibili dira egun grisa kolorez margotzen.

«Festa lasaiagoak»

Goiuri Ezeiza eta Aitzol Garcia zinegotziek gaur ATARIAri aurtengo inauterien lehen balorazioa egin diote. Eguraldiak markatutako inauteriak izan direla zehaztu dute, eta horrek «onerako zein txarrerako» jende gutxiago erakarri du Tolosara. Azken urteotako inauteriekin alderatuta, «lasaiagoak» zan dira 2026koak, «bai egunez, eta baita gauez ere», eta hori poztekoa dela azpimarratu dute udal ordezkariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!