Zaldunita 26

Irudimena mozorroen muga bakar

Ataria 2026ko otsailaren 15a

Tolosako saltokiei erreferentziak, nazioarteko pertsonaiak eta parodiak herriko kontuei zein filmei buruz; askotariko mozorroak atera dituzte herritarrek Zaldunita goizean.

Eguraldiak emandako abagunea gogotik aprobetxatu dute Tolosako inauterietako Zaldunita goizean. Goizeko lehen orduetan zirimiri leun batek mehatxu egin badu ere, orduek aurrera egin ahala zerua argitu eta ateri iraun du. Hori horrela, mozorroak prestatzen aritu direnek ez dute birritan pentsatu eta parodiaz, jolasez zein dantzaz bete dituzte herriko kaleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!