Zaldunita bezpera 26

Aterpean eragin diete danborrei

Ataria 2026ko otsailaren 14a

Eguraldiagatik bertan behera geratu ziren, atzo, eguneko ekitaldi gehienak; ez, ordea, helduen danborrada. Hitzordua baino ordu erdi lehenago Zerkausian egitea erabaki zuten.

Kalean ibiltzeko ez zen girorik izan atzo. Eguraldiagatiko abisu horia eguerdira arte iragarri bazuten ere, arratsaldeko inauterietako zenbait ekitaldi bertan behera uztea erabaki zuten arduradunek, adibidez, haurren danborrada. 

Orduek aurrera egin ahala eguraldiak hobera egiten ez bazuen ere, Zerkausian bildu ziren helduen danborradako konpainiak hitzordua hasi baino ordu erdi lehenago. Ziurgabetasun une batzuen ondoren, ordea, emanaldia bertan egitea erabaki zuten arduradunek.

Harrera beroa

Giro kaskarra gorabehera, herritar ugari bertaratu ziren urteroko hitzordura. Hain zuzen, aterpean eta herritarrez inguratuta, aldiro bezain fin aritu ziren Tolosako Udaleko Musika Bandako musikariak, danborrariak eta Numen dantza eskolako kosako dantzariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!