Zaldunita bezpera 26

Datorren larunbatean egingo dute haur danborrada

Ataria 2026ko otsailaren 14a

Aiz Orratz elkarteak antolatzen du haurren danborrada, eta eguraldia ikusita gaurko hitzordua bertan behera utzi eta datorren larunbatean, otsailaren 21ean, egitea erabaki du. 17:00etan izango da eta Alde Zaharreko kaleetan barrena egingo dute. Aurrerago emango dituzte ibilbideari buruzko xehetasun guztiak.

Eguraldia dela eta, Tolosako inauterietako hainbat ekitaldi bertan behera geratu dira. Udaberri dantza taldeak atzo jakinarazi zuen gaurko dantzari txikien kalejira bertan behera utziko zuela, erraldoi eta buruhandien konpartsak ere gaurko hitzordua aldatu eta Ferialekuan egin du emanaldia, eta musika eskolako ikasleen banda ere Isabelita gunean aritu da. Bertan behera geratu den azken ekitaldia haurren danborradarena izan da; Aiz Orratz elkarteak bertan behera uztea erabaki du eta larunbatean egitea. 17:00etan izango da eta Alde Zaharreko kaleetan barrena egingo dute. Aurrerago emango dituzte ibilbideari buruzko xehetasun guztiak. Helduen danborrada egin edo ez, momentuan bertan erabakiko dute. 19:00etan atera ohi dira plaza Zaharretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!