Zaldunita bezpera 26

Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Ferialekuan

Ataria 2026ko otsailaren 14a

Eguraldia dela eta, Tolosako inauterietako gaurko egitarauak aldaketak izango ditu. Udaberri dantza taldeak atzo jakinarazi zuen gaurko dantzari txikien kalejira bertan behera utziko zuela, eta erraldoi eta buruhandien konpartsak ere gaurko hitzordua aldatu du. Musika eskolako ikasleen bandak ere ohiko hitzordua aldatu, eta Isabelita gunean eskainiko du emanaldia.

Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa 11:00etan zen irtetekoa, baina eguraldia ikusita kalejira egin ordez emanaldia eskainiko du ordu berean Ferialekuan. Musika eskolako ikasleen bandak ere ohiko hitzordua aldatu eta Isabelita gunean eskainiko du emanaldia. 

Arratsalderako haurren danborrada dago aurreikusita, baina eguraldia dela eta bertan  behera uztea erabaki dezakete. Eguerdian emango dute erabakiaren berri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!