Ostiral Mehe 26

Euritik babestuta, ahizpatasunean saretuta

Ataria 2026ko otsailaren 13a

2024an Tolosaldeko Emakumeen Etxean sortutako Txarangora txaranga ez-mistoak kalejira egin du gaur, bigarrenez; iazko Ostiral Mehean atera ziren kalera lehen aldiz emakume musikariak.

Gaur, Andragoratik atera eta Alde Zaharreko kaleetan barrena jotzea zen txarangako kideen nahia, baina euriagatik, herriko zenbait arkupetan aritu dira inauterietako doinuak interpretatzen. 30 musikarik parte hartu dute kalejiran, eta ikusleen babesa eta berotasuna izan dute uneoro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!