Ostiral Mehe 26

Jolaserako espazio bilakatu da Isabelita Gunea

Ataria 2026ko otsailaren 13a

Haur eta gaztetxoentzako programazioa sustatzeko helburuarekin, aurten ere karpa handia jarri dute Alondegi plazan, eta egunero dago ekitaldiren bat; gaur, euskal inauteriei buruzko tailerra egin dute.

Haur eta gaztetxoek ez dute aspertzeko aitzakia handirik aurtengo Tolosako inauterietan, besteak beste Alondegi plazan kokatutako Isabelita Gunearen karpa handian. Espazioak helburu du haur eta gaztetxoei begirako programazioa sustatzea, zezen-festek iraun bitartean bestelako ekitaldiak antolatuta. Iaz jarri zuten lehen aldiz, eta jarraipena izaten ari da aurten. Egunero dago ekitaldiren bat, eta ezer programatuta ez dagoen tarteetan ere, inauterizaleek erabili dezakete, gauean izan ezik.

Gaur, esaterako, euskal inauteriei buruzko tailerra egin dute, Irrikazu Animazioa taldearen eskutik. Dozenaka haur aritu da Euskal Herriko inauterietako pertsonaien mozorroak sortzen; txapelak sortzen eta euskal inauterietako pertsonaiekin osatutako photocall handian argazkiak egiten aritu dira, helduen laguntzarekin. Horrez gain, joaldunen moduan, zintzarria jotzen ikasi dute, eta jolasean aritu dira mitologiarekin lotutako puzgarrietan; guztira, lau puzgarri jarri dituzte, adin guztietako haurrentzat.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!