Ostiral Mehe 26

Bertan behera, biharko dantzari txikien kalejira

Ataria 2026ko otsailaren 13a

Udaberri dantza taldeak jakinarazi duenez, biharko iragarrita zegoen dantzari txikien kalejira bertan behera geratu da eguraldi iragarpenagatik. 

Zaldunita bezpera euritsu dator. Horrela aurreratu du Iker Ibarluzea meteorologia adituak: «Giro kaxkarrarekin hasiko da eguna. Goizean sarri botako ditu zaparrada mardulak, ekaitzak jotzea baztertu gabe». Eguraldi iragarpenari kasu eginda beraz, Tolosako Udaberri dantza taldeak biharko kalejira bertan behera uztea erabaki du.

Gainontzeko ekitaldiak

Tolosako Udalak jakinarazi bezala, gaur-gaurkoz bertan behera geratu den ekitaldi bakarra dantzari txikien kalejira da. Esaterako, Erraldoi eta Buruhandien konpartsak bihar goizean erabakiko du kalejira egingo duen ala ez. Kalejira ez egitea erabakiz gero, Ferialekuan egingo dute emanaldia. Eta Aiz-Orratzek berriz, bihar arratsaldean erabakiko du haur-danborradarekin aurrera egitea edo bertan behera uztea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!