Ostegun Gizen 26

Sudurgorriak eta atzetik segizioa

Ataria 2026ko otsailaren 12a

Berazubi auzoko zubitik Isabelita gunera kalejira egin dute sudurgorriek. Lasko txarangak eta Anoetako Anitz dantza taldeak parte hartu dute gunean eman duten emanaldian.

Aurten zezen plazara joan ez direnek ere izan dute dibertimendua. Arratsaldeko lehen orduan Berazubiko zubitik sudurgorriak atera dira kalejiran Isabelita guneraino. Pirritx eta Porrotx pailazoek Lasko txarangarekin eta hainbat herritarren laguntzaz egin dute bidea.

Ondoren, Isabelita gunean pailazoek dantza ikuskizuna eman dute haurrentzat. Anoetako Anitz dantza taldeko kideak izan dira sudurgorriekin batera oholtza gainean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!